XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aldaketa fisikoak: optikoak

50. jarduera

Argi iturriak aipatu ditugu aurreko jarduera horretan, baina argia sortzen den lekutik, fokutik, nola hedatzen da beste lekuetara?

Galdera hau eta argiaren hedapenari buruzko beste batzuk ondo ulertzeko, ondorengo jardueretako esperientziak zehatz-mehatz egiten saia zaitez.

Esperientzia egiteko leku iluna beharko duzu.

Saia zaitez ahalik eta leku ilunenean ondorengo esperientzia hau egiten.

Esperientzia

Argiaren hedapena nolakoa den aztertzea izango da jarduera honen helburu nagusia.

Materiala

Linterna zapala

Argi foku bat

Zapata kaxa

Kartulina beltza

Prozedura

Esperientzia egiten hasi baino lehen presta itzazu behar dituzun materialak.

Ondoren, bi behaketa hauek egin ditzakezu:

1. behaketa

Zulatu zapata kaxa.

Zuloak ahalik eta txikienak izan daitezela.

Jarri mahai beltz baten gainean edo kartulina beltza erabili mahai gainean jartzeko.

Sartu linterna piztuta zapata kaxa barruan eta estali taparekin.

Behatu arretaz eta idatzi behatzen duzun guztia.

2. behaketa

Bigarren marrazkian agertzen den muntaia egizu.

Argi fokua bonbilatxo bat izan daiteke, adibidez.

Sartu bonbila kartulina beltz edo opakoz egindako tutu batean.

Piztu bonbila eta jarri zulo txiki bakar bat duen kartulina beltzezko pantaila bat bere aurrean.

Zer behatzen duzu?

Nola hedatzen da argia?

Ondorioak

Behaketa hauek egin ondoren atera dituzun ondorioak idatz itzazu.